Skip links

Gerraostetik gaur egunera

Urteetan zehar

Jarraian, azken 50 urteotan izandako gertakari batzuk laburbilduko dira:

1.500 bazkidetik gora lortu ziren. Sociedad Bilbainaren erregelamenduaren 59. artikuluko muga zela eta, bazkidegaiaren figura sortu zen, eta 1962ra arte iraun zuen.

Liburutegia 34.000 liburukira iritsi zen. Ganbera blindatua jarri zen, ale baliotsuenak gordetzeko.

Bazkideentzako lehenengo identitate-txartela egin zen.

Erregelamendua aldatu zen. Sarrera-kuota berria (2.000 pezeta).

Biziarteko ohorezko liburuzain izendatu zen Álvaro de Gortázar.

Lehenengo zinema-saioak.

Zendutako bazkideen aldeko meza egin zen lehenengoz.

Lehenengo ezkontza-oturuntzak.

Ignacio Urquijo jauna (1951-1959) liburuzain zela, Liburutegiko Euskal Atala inauguratu zen.

Sociedad Bilbaina Bilgune eta Kasinoen Espainiako Federazioan sartu zen.

Juan Carlos Borboiko infanteak Sociedad Bilbaina bisitatu zuen.

Ia 10 milioi pezetako aurrekontura iritsi zen.

Bazkideen muga 2.500 bazkidera igo zen.

Igogailu berriak jarri ziren. Golf-kantxa ireki zen.

Eraikinaren urrezko ezteiak.

2.500 bazkidera iritsi zen. Informazio-buletina eta Ehiza eta Arrantza Atalak sortu ziren.

Sociedad Bilbainaren 125. urteurrena. Ez zen ospakizunik egin.

Juan R. Urquijo liburuzainak seiurtekoa hasi zuen.

Euskal Atalaren katalogoa eta lehenengo Historia de la Sociedad Bilbaina argitaratu ziren.

Espainiako etorkizuneko errege-erreginek, Juan Carlos eta Sofia jaun-andreek, Bilbaina bisitatu zuten.

Sauna inauguratu zen.

Landa-kluberako kontsultak hasi ziren.

Klubeko bodega jartzeko lanak hasi ziren.

Eski Atala sortu zen.

Mungiako Udalak landa-klubaren proiektua onetsi zuen.

Sociedad Bilbainaren landa-kluba inauguratu zen.

Liburutegian 45.456 liburu erregistratu ziren.

Bilbainan bingoan jokatzen hasi ziren.

Sociedad Bilbainaren estatutu berriak onetsi ziren.

La Concordia bingo-aretoa inauguratu zen.

Langileak 59 izateraino murriztu ziren.

Bilboko uholdeak. Sociedad Bilbainak kalte larriak jasan zituen.

Uholdearen kalteak konpondu ziren. Fatxada eta teilatua konpondu ziren.

Bazkideen kopurua (1.929) zuela 25 urtekoen mailan geratu zen.

Egoitza nagusiaren eraikinaren 75. urteurrena. 1913ko inaugurazioko oturuntza errepikatu zen.

Sociedad Bilbaina sortu izanaren 150. urteurrenean, ekitaldi ugari egin ziren. Taberna ingelesa berriro ireki zen.

Bilbaina Jazz Club aurkeztu zen.

Kirol-instalazio berrituak inauguratu ziren (azaroak 16). Taberna ingelesa ireki zen berriro (apirilak 8), aurreko urteko abuztuan izandako kalteen ondoren.

Barne Kontseilaritzak Gran Casino Nervión SA ustiatzeko lizentzia eman zuen. Kasinoa alokairu-erregimenean zegoen, Sociedad Bilbainaren lokaletan. Leopoldo Calvo-Sotelo presidente ohiaren hitzaldia (azaroak 21). Sociedad Bilbainaren estatutuen aldaketa onetsi zen.

Bazkideei kasinoaren planoak aurkeztu zitzaizkien.

Dama Bilbaina aurkeztu zen (apirilak 23), eta Bilboko Sozietate Filarmonikoari lehen lagapena egin zitzaion (maiatzak 22). Gran Casino Nervión inauguratu zen (otsailak 15).

Dama Bilbaina saria Athletic Cluberi, haren mendeurrenean.

Eusko Jaurlaritzak eraikin nagusia kultura ondasun deklaratu zuen, monumentu izendapenez. Bilboko Udalak Dama Bilbaina jaso zuen (abenduak 18), 700. urteurrenean. Webgunearen aurkezpena (otsailak 8).

Jantoki-zerbitzuaren araudi berria.

Billar-aretoa eraberritu zen. La Bilbaina aldizkaria sortu zen. Joaquín Achúcarro bazkide eta piano-jotzaileak Dama Bilbaina jaso zuen.

Bailen kaleko fatxada zaharberritu eta hobetu zen.

Euskal liburuen erakusketa kronologikoa. Vascongada Atala 1955-2005.

Dama Bilbaina saria Bizkaiko Foru Aldundiari. Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin hitzarmena sinatu zen, eta Máximo de Aguirre-José Carrasco sariak eman ziren lehenengoz.

Catálogo del Patrimonio Artístico de la Sociedad Bilbaina argitaratu zen.

Sociedad Bilbainaren 170. urteurrena. Cartografía, Cosmografía, Náutica y Navegación liburua argitaratu zen.

Eraikin nagusiaren mendeurrena.

Sociedad Bilbainaren 175. urteurrena.

Sociedad Bilbainaren 180. urteurrena.