Skip links

Egoitza Nagusia

Ikono kulturala

Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean erakundearen egoitza Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen (208/2000 Dekretua, 10/10/2000. Hala ere, egoitza ordurako Sailkatutako Kultura Ondasun gisa onartua zegoen 1988. urteaz geroztik.

1913ko urtarrilaren 25ean inauguratu zen eraikina klubaren bigarren egoitza nagusia da eta Emiliano Amann Amann arkitektoak egin zuen, lehiaketara aurkeztu ziren 13 proiektuetako irabazlea izan baitzen. Gaur egun, bere bilobak —hau ere arkitektoa— Emiliano Amann Garamendik bere aurrekoaren lanarekin jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzak 208/2000 Dekretuan azpimarratzen du: “eraikinak hainbat solairu ditu, orokorrean trazadura linea eklektikoduna da. Monumentuen antzera dago eginda sarbidea, bai materialaren aldetik, bai diseinuaren aldetik, eta eraikinaren barrualdeak mota bereko klub ingelesen arkitektura du. Ohorezko eskailera espirala du zutabeen gainean dagoen argizulo eta guzti; hall nagusia, altuera bikoitzekoa; areto ezberdinak, dekorazio-elementuak mantendu dituztenak; eta altzari klasiko baliotsuak dira monumentu honi berezitasuna ematen dioten elementu batzuk.

Sociedad Bilbainaren Ondare Artistikoaren Katalogoa erakundeak editatzen du eta bertan higiezineko pinturen, eskulturen, obra grafikoen eta altzarien inbentarioa jasotzen da.