Hurrengo urteak
Azkenik, 1908ko urtarrilaren 29ko bilkuran egoitza behin betiko lekualdatzea aztertzea proposatu zen. Egun berean, Pablo García Ogara elkarteko presidente berri izendatu zuten. Proposamena nagusitu egin zen eta 1909ko otsailaren 28an egin zen bilkuran batzorde tekniko bat eratu zen balizko leku hoberenak aukeratzeko.
Urte hartan bertan, urriaren batean, eraikinaren eta barruko gelen diseinua aukeratzeko lehiaketa ebatzi zen. Proposamen guztietatik hiru aukeratu ziren eta, azkenean, Emiliano Amannn jaunak aurkeztutako hautatu zen eta hori izan zen, aldaketa txiki batzuen ostean, eraiki zena.
1910eko maiatzean jarri zen eraikin berriaren lehenengo harria eta obrak urrian hasi ziren. Gaur egun ikusi dezakegun eraikin bikaina eraikitzeko lanak bi urte eta erdiz luzatu ziren. Obra 1913ko urtarrilaren 24an amaitu zen.
Hala ere, egoitza Plaza Berrian izan zuen 75 urteetan hainbat ekitaldi garrantzitsuren lekuko izan zen Sociedad Bilbaina.
Bigarren Karlistaldiak (1846-1849) ez zuen ia Bilbo ukitu, ezta Sociedad Bilbaina ere. Baina, Hirugarren Karlistaldian (1872-1876) hiriak setio izugarria jasan zuen erregegai karlisten indarren aldetik. Setio hori XIX. mendeko gerra zibiletan jasandako laugarrena izan zen eta 1873ko abenduaren 28tik 1874ko maiatzaren 2ra arte iraun zuen. Setio garaian, bazkideek eraikineko azken pisuko bi gela blindatzeko eskatu zuten Sociedad Bilbainara bonbardaketen eraginpean egon gabe joan ahal izateko. Hala ere, obus batek billar-mahaia suntsitu zuen, Sociedad Bilbainaren sinbolo sendoenetako bat. Mahaia berehala konpondu zen.
Bilboko klubak garai horretan bestelako gertaera historiko garrantzitsuak ere bizi izan zituen, hala nola 1848ko otsaileko iraultza (Europa guztian garrantzitsua, baina bereziki Frantzian, monarkia erori baitzen); Estatu Batuetako sezesio-gerra (1861-1865); Isabel II.a tronutik kendu zuen estatu-kolpea (1868); Kubako gerra (1868-1878); gerra franko-prusiarra (1870-1871); 98an koloniak galtzea; Boerseko gerra Hegoafrikan (1899-1902); edo gerra errusiar-japoniarra (1904-1905).
Baian gertakari guztiak ez ziren txarrak, ezta gutxiago ere. Hiribilduaren bizitzako garairik argitsuenen lekuko aparta izan zen Elkartea. Mende amaierako hamarkada horietan Bilbok bere ehunka urteetan izan zuen bultzada ekonomiko, sozial eta kultural garrantzitsuena bizi zuen.
Sociedad Bilbainak bizitako barne-gertakariei dagokienez, jarraian laburpen kronologiko bat dago, gertakari aipagarrienetako batzuekin.