Areto Pribatuak
Areto Esklusiboen Gida
Sociedad Bilbaina 1839an sortu zen kulturarako eta aisiarako izateko eta gaur egun ostalaritza, enpresa, gizarte eta familia arloko jarduera ugari izaten da bertan kokapen pribilegiatuari, instalazio bikainei eta ekipo eta zerbitzuen profesionaltasun kontrastatuari esker. Elkartearen egoitza Kultura Ondarea da eta Monumentu kategoria du; historia eta modernotasuna bikain uztartzen ditu eta toki paregabea da hainbat ekitaldi mota egiteko. Elkarteko areto pribatuak dira jardueraren muina eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzen diren gaitasun eta estilo desberdinak dituzte. Ondorioz, zenbait motako ekitaldiak ospatzeko gune paregabeak dira: ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, luntxak, oturuntzak, biltzarrak eta mota guztietako bilerak, besteak beste.
Arenal Aretoa
Gaitasun handiko aretoa da, eta bista paregabeak ditu erriora eta Bilboko Alde Zaharrera, leiho handiei esker. Areto honetan dago eguneroko jatetxea. Adolfo Guiard bilbotar margolari ospetsuaren bi margolan handi nabarmentzen dira dekorazioan.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 210 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
Jatorduak: 140 pertsona
Areto Ingelesa
Beirateak, sabaiko habeak, egurrezko panelatzeak eta tximinia handia dira "ingeles” motako areto atsegin honen ezaugarri nagusiak.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 120,60 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 90 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 80 pertsona
Areto Partikularra
Areto txikiagoa, oso egokia da 25 pertsona baino gutxiagoko ekitaldietarako.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 48,84 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 18 pertsona
- Koktelak: 25 pertsona
- Hitzaldiak: 18 pertsona
Musika Aretoa
Areto honetako kolore nagusiak urdina eta berdea dira eta Adolfo Guiarden margolan handi bat eta Manuel Losadaren lau pastel-pintura nabarmentzen dira.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 119,70 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 80 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 80 pertsona
Areto Frantsesa
Areto honen ezaugarri nagusiak kolore berdea eta egurrezko panelatze zoragarria dira. Gainerako aretoak bezala, hau ere oso moldaerraza da hitzaldietarako, aurkezpenetarako, ekitaldi korporatiboetarako eta edozein ospakizun pertsonal edo korporatiborako.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 126 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 90 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 100 pertsona
Gibraltar Aretoa
Areto goxo eta atsegina, leiho handiak ditu. Aparta ekitaldi txikietarako edo ondoko areto frantsesean egiten diren ekitaldiekin konbinatzeko.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 86,48 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 40 pertsona
- Hitzaldiak: 22 pertsona
Bilera-aretoa
Sociedad Bilbainako bilera-aretoa toki aparta da ekitaldi pribatuak eta korporatiboak egiteko, baita ekitaldi profesionaletarako eta enpresen ekitaldietarako ere (administrazio-kontseiluak, batzar nagusiak, laneko bilerak, prentsaurrekoak, batzarrak, aurkezpenak, hitzaldiak eta erakusketak)
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 41,30 m².
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 25 pertsona
- Bilerak: 20 pertsona
Hall Nagusia
Gune zabal eta atsegin hau egoitzaren erdigunea edo muina da eta toki aproposa gizarte, kultura eta korporazioen arloko ekitaldietarako. Duela gutxi berritutako areto honek tximinia altua du eta haritz-egurrezko panelak ditu ia hiru metrora arte. Gune malgua eta moldaerraza da, edozein ekitaldi mota egin ahal izateko.
Senatuaren Aretoa
Elkartearen bilduma pribatuko erretratuak daude areto honetako hormetatik zintzilik; Maximo Agirreren erretratua esaterako, Elkartearen sortzailea eta lehen presidentea 1839an.
Kokapena: lehenengo solairua.
Azalera: 86,48 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 40 pertsona
- Hitzaldiak: 22 pertsona
Bailen Aretoa
Areto honetako hormetan daude Sociedad Bilbainaren bildumako margolan garrantzitsuenetako bi: Aurelio Artetaren “Arratiako Eva” eta Ángel Larroqueren “Erromeriatik bueltan”.
Kokapena: lehenengo solairua.
Azalera: 103 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 40 pertsona
- Koktelak: 70 pertsona
- Hitzaldiak: 50 pertsona
Taberna Ingelesa
Elkartearen sarrera nagusiaren ondoan dago eta joan den mende hasierako Londresko pub batean zaudela dirudi. Giro horri Bilboko Nafarroa kalera dituen bistak gehituz gero, taberna ingelesa toki pribilegiatua da giro atsegin eta goxoan ekitaldi pribatu bat antolatzeko.
Zerbitzu osagarriak
Ekipo informatikoak, megafonia, proiektorea, pantaila eta bestelako zerbitzuak ere baditugu. Idazkaritzan galdetu eskuragarri dauden eta zer baldintza dituzten.