Historia
Bilboko historiari lotuta
Sociedad Bilbaina 1839. urtean sortu zen eta Bilboko klub sozial esklusiboa da. Bere historia oso aberatsa da eta egoitza historikoa Nafarroa kalean dago.
Jatorria
Lehenengo Karlistaldia (1833-1839) azken fasean zegoen 133 bilbotar ospetsuk Europako beste herrialde batzuetan agertzen hasi ziren moduko klub sozial bat sortzea erabaki zutenean. Hala, 1839ko maiatzeko egun batean, Sociedad Bilbainako sortzaileak bildu ziren eta lehenengo zuzendaritza-batzordea izendatu zuten. Batzorde horren lehenengo zereginak klub berrirako lokal egoki bat aukeratzea eta erakundea arautzeko lehenengo erregelamendua idaztea izan ziren.
Ikusi gehiagoPlaza Berriko garaia
Une horretatik aurrera, azkar batean abiatu zen Sociedad Bilbaina. Izan ere, sortu eta hurrengo egunean, dagoeneko 240 bazkide zituen. Sarrera-kuota, hasiera batean berrogei erreal kuartokoa zen (2 duro), 100 errealera (25 pezeta) igo zen. Hasierako hileko kuota hiru pezetakoa zen eta ez zen 1844 urtera arte aldatu, pezeta bat igo zuten.
Ikusi gehiago1815tik mendeurrenera
Sociedad Bilbainaren egoitza lekualdatzeko proiektuari dagokionez, azpimarratu behar da egoitza berriaren lursailak (Konkordiaren lurrak) Bilboko bankuaren jabetzakoak zirela eta 2.000 metro karratu inguruko azalera zuela.
Ikusi gehiagoGerraostetik gaur egunera
Gerra Zibila (1939) bukatu eta Sociedad Bilbainaren 150. urteurrena bitartean (1989) hiru gertaera berezi azpimarratu daitezke: 1963 Nafarroa kaleko eraikinak 50 urte bete zituen; Sociedad Bilbainak landa-kluba eratu zuen sei urteko lanketa baten ostean (1969-1975); eta, azkenik, hiribilduak 1983 ko abuztuan zoritxarreko uholdea pairatu zuen.
Ikusi gehiago