Ezkontzak eta ekitaldi pribatuak
Sociedad Bilbaina 1839an sortu zen kulturarako eta aisiarako izateko eta gaur egun ostalariza, enpresa, gizarte eta familia arloko jarduera ugari izaten da bertan kokapen pribilegiatuari, instalazio bikainei eta ekipoen profesionaltasun kontrastatuari esker.
Elkartearen egoitza Kultura Ondarea da eta Monumentu kategoria du; historia eta modernotasuna bikain uztartzen ditu eta toki paregabea da hainbat ospakizun eta ekitaldi mota egiteko.
Sociedad Bilbainan ekitaldi bat egitea aukera paregabea da gordetzen duen ondare artistiko garrantzitsua ezagutzeko eta hartaz gozatzeko; izan ere, XIX. mendearen hasieratik bizitzea tokatu zaion garai desberdinak islatzen ditu, hain zuzen ere, kultura eta bizikidetzarako topagunetzat duen helburua betez.
Elkartearen areto pribatuek, bere jarduera guztiaren bihotza direla kontuan izanda, edukiera eta estilo desberdinak dituzte, eta norberaren beharretara malgutasunez egokitzen dira. Horri esker, espazio ezin hobea da ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, luntxak, oturuntzak, biltzarrak, konbentzioak, produktuen aurkezpenak, bilerak eta era guztietako ospakizunak egiteko.
Zure ezkontza Sociedad Bilbainan
Ospatu eta gozatu zure ezkontzaz, Bilboko erdigunean, giro paregabean, gastronomia eta zerbitzu bikainarekin. Horrelako ekitaldiak ospatzen dugun esperientzia handiak eta tradizio luzeak bermatuko dute ospakizunaren arrakasta, zure familiarekin eta lagunekin batera.
Bazkideentzat, horien seme-alabentzat eta, bazkide batek aurkeztuta, ezkontza hemen ospatu nahi dutenentzat.
Jarri harremanetan Sociedad Bilbainaren Ekitaldi Arloarekin, eta zuen esanetara egongo da ezkontza ahaztezina antolatzeko eta prozesu osoan zuei laguntzeko; ezagutza eta esperientzia emango dute eta zuen nahietara egokituko dira, dena amesten duzuen moduan atera dadin.
Ospakizun guztiek, handiek zein txikiek, beren lekua dute Sociedad Bilbaina elkartean, hainbat areto konfigura baitaitezke, espazioa bertaratuen kopurura egokitzeko eta zeremonia, oturuntza, koktel edo dantzaren erabileran eta diseinuan malgutasuna izateko.
Ekitaldi bakoitza egokitu eta pertsonalizatzen dugu, bakarra izan dadin.
Gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu, espazioak zuzenean erakusteko.
Ekitaldiak
Ekitaldi bakoitza modu pertsonalizatuan sortzen eta diseinatzen dugu, esparru berdingabe honetan ospatu ahal izan dezazun eta esperientzia ahaztezina izan dadin.
2023an 335 ekitaldi pribatu egin ditugu, elkartearen beraren ekitaldiez gain.
Mota guztietako ekitaldiak antolatzen dugun esperientzia zabala jartzen dugu zure esku, eta atseginez lagunduko dizugu ekitaldi arrakastatsua irudikatzen eta diseinatzen.
Informazio gehiago nahi baduzu eta baldintzak kontsultatu nahi badituzu, jarri harremanetan elkarteko Ekitaldi Arloarekin:
Areto pribatuak
Arenal Aretoa
Gaitasun handiko aretoa da, eta bista paregabeak ditu erriora eta Bilboko Alde Zaharrera, leiho handiei esker. Areto honetan dago eguneroko jatetxea. Adolfo Guiard bilbotar margolari ospetsuaren bi margolan handi nabarmentzen dira dekorazioan.
Areto honetan ipintzen dira areto bat baino gehiago behar dituzten jatorduetako mahai nagusiak.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 210 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
Jatorduak: 140 pertsona
Areto Ingelesa
Beirateak, sabaiko habeak, egurrezko panelatzeak eta tximinia handia dira "ingeles” motako areto atsegin honen ezaugarri nagusiak.
Areto honen jarraian dagoen gunea ere erabiltzen da jende gehiagorentzako tokia behar denean edo ekitaldiaren formatuak hala eskatzen duenean.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 120,60 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 90 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 80 pertsona
Areto Partikularra
Areto txikiagoa, oso egokia da 25 pertsona baino gutxiagoko ekitaldietarako.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 48,84 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 18 pertsona
- Koktelak: 25 pertsona
- Hitzaldiak: 18 pertsona
Musika Aretoa
Areto honetako kolore nagusiak urdina eta berdea dira eta Adolfo Guiarden margolan handi bat eta Manuel Losadaren lau pastel-pintura nabarmentzen dira.
Duela gutxi berritua, gune atsegin eta moldaerraza da, inolako arazorik gabe egokitzen da edozein formatutako ekitaldietara.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 119,70 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 80 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 80 pertsona
Areto Frantsesa
Areto honen ezaugarri nagusiak kolore berdea eta egurrezko panelatze zoragarria dira. Gainerako aretoak bezala, hau ere oso moldaerraza da hitzaldietarako, aurkezpenetarako, ekitaldi korporatiboetarako eta edozein ospakizun pertsonal edo korporatiborako.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 126 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 90 pertsona
- Koktelak: 100 pertsona
- Hitzaldiak: 100 pertsona
Gibraltar Aretoa
Areto goxo eta atsegina, leiho handiak ditu. Aparta ekitaldi txikietarako edo ondoko areto frantsesean egiten diren ekitaldiekin konbinatzeko.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 86,48 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 40 pertsona
- Hitzaldiak: 22 pertsona
Bilera-aretoa
Sociedad Bilbainako bilera-aretoa toki aparta da ekitaldi pribatuak eta korporatiboak egiteko, baita ekitaldi profesionaletarako eta enpresen ekitaldietarako ere (administrazio kontseiluak, batzar nagusiak, laneko bilerak, prentsaurrekoak, batzarrak, aurkezpenak, hitzaldiak eta erakusketak). Aretoaren ondoan “hall” motako espazio bat dago eta ekitaldiaren ondoren hor eskaini daiteke gosari edo lunch bat.
Kokapena: bigarren solairua.
Azalera: 41,30 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 25 pertsona
- Bilerak: 20 pertsona
Hall Nagusia
Gune zabal eta atsegin hau egoitzaren erdigunea edo muina da, eta toki aproposa gizarte, kultura eta korporazioen arloko ekitaldietarako. Duela gutxi berritutako areto honek tximinia altua du eta haritz-egurrezko panelak ditu ia hiru metrora arte.
Gune malgua eta moldaerraza da, edozein ekitaldi mota egin ahal izateko.
Senatuaren Aretoa
Elkartearen bilduma pribatuko erretratuak daude areto honetako hormetatik zintzilik; Maximo Agirreren erretratua esaterako, Elkartearen sortzailea eta lehen presidentea 1839an.
Areto atsegin eta eroso hau Areatzara begira dagoenez, bista itzelak ditu.
Kokapena: lehenengo solairua.
Azalera: 86,48 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 20 pertsona
- Koktelak: 40 pertsona
- Hitzaldiak: 22 pertsona
Bailén Aretoa
Areto honetako hormetan daude Sociedad Bilbainaren bildumako margolan garrantzitsuenetako bi: Aurelio Artetaren “Arratiako Eva” eta Ángel Larroqueren “Erromeriatik bueltan”. Hall nagusiaren jarraian eta bista ikusgarriekin, toki aparta da ekitaldi pribatuetarako edo hallean izandako ekitaldien osagarria izateko.
Kokapena: lehenengo solairua.
Azalera: 103 m².
Gutxi gorabeherako gaitasuna:
- Jatorduak: 40 pertsona
- Koktelak: 70 pertsona
- Hitzaldiak: 50 pertsona
Taberna Ingelesa
Elkartearen sarrera nagusiaren ondoan dago eta joan den mende hasierako Londresko pub batean zaudela dirudi. Giro horri Bilboko Nafarroa kalera dituen bistak gehituz gero, taberna ingelesa toki pribilegiatua da giro atsegin eta goxoan ekitaldi pribatu bat antolatzeko.
Zerbitzu osagarriak
Ekipo informatikoak, megafonia, proiektorea, pantaila eta bestelako zerbitzuak ere baditugu. Idazkaritzan galdetu eskuragarri dauden eta zer baldintza dituzten.